XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arribolako malda eusteko proiektua

Kostaldeko inguru honetarako proiektuaren idazketa martxan dago aurkeztu ziren enpresetatik Udalak Basoinsari egokitu deutsonean lanaren diseinua.

Izatez enpresa honek lau aurreproiektu aurkeztu ebazan; baina Udalak beste barri bat egitea eskatu deutso; betiere inguruguroagaz errespetua daukaten sistemak erabiltzeko baldintza kontutan hartuta.

Natura errespetatuz

Metodo edo sistemak, orokorrean hartuta ormigoia edo zementoa ahalik eta gitxien erabiltzea eta, horren ordez, landarak eta eusteko sare edo malla naturalak egokituz.

Berez, malda horrek ez dauka pisu handirik eutsi behar eta, horrexegatik, ormigoiak ez erabiltzearena.

Arribolako maldak San Juanekoak daukan antzeko problema dauka, egon diren basoekaz eta euriaren erosioaz handiagotu dena.

Eskoilerarik ez

Azpikaldean metro t'erdiko eskoilera egiteko asmoa egon da bertako harriak aprobetxatuz; hala ere MOPTek atzera bota dau idea hori eta, orain, zer egingo leiken jakiteko dago.

Proiektua amaitzen denean eta onartu hiru leku hauetara bialduko da oneritzia emoteko: Urdaibaiko Patronatora, Madrilgo MOPTera eta Eusko Jaurlaritzara.